DEPORTES AÉREOS Hace 5 años

Bertan behera geratu dira Nafarroako Txapelketa eta Parapenteko Ipar Liga.

Bertan behera geratu dira Nafarroako Txapelketa eta Parapenteko Ipar Liga.

Gaur egungo egoera orokorra ikusita, eta okerragoa izan daitekeena, etorkizunekoa ikusita, erantzukizuneko ariketa bat eginda, Club Alas de Leyre elkarteak eta Nafarroako Aire Kirolen Federazioak erabaki dute Ipar Ligako eta Nafarroako Parapente Txapelketako lehiaketa bertan behera uztea.

Bi instantziek buelta asko eman diote gaiari, eta hainbat sistematan pentsatu dute aurrera ateratzeko: ahal den neurrian pilotuen bilera saihestuz, eskura dituzten baliabide teknikoak erabiliz (Telegram, Youtube, etab.) lehiaketa batean egin ohi dena egiteko; baina, azkenean, ondo pentsatuz eta koherenteak izanik, erabaki zen neurri triste hori hartzea.