Asteburu honetan, Nafarroako Parapente Txapelketako beste proba bat egingo da. Lehen Ipar Liga deitzen zitzaion lehiaketa horri, eta izena aldatu egin behar izan du, Covid19ak mugimendurako ezarritako murrizketengatik.
Proba atzera daiteke eguraldiaren iragarpenarengatik. Izan ere, larunbateko jardunaldia bertan behera geratu da badirudielako haize bolada arriskutsuak egongo direla hegaldi-eremuetan.
Igandeko jardunaldiko eremua larunbatean bertan erabakiko da. Beraz, gomendatzen da webgunean eta sare sozialetan jarritako informazioa jarraitzea.