Nafarroako Parapente Txapelketako Hirugarren Txandan 51 pilotuk hartu zuten parte Irunberrin. Jardunaldi horretan, “open” izaera berreskuratu ahal izan zen, eta beste erkidego batzuetako pilotuak ere izan ziren.
Proba Arangoiti mendian egin zen, Leire mendilerroan. Mendi-hegaletik joan-etorria egin zen eta 56 kilometro egin ondoren, Somanes herrian amaitu zen.
Bi pilotuk bakarrik lortu zuten amaiera. Robert Jiménez errioxarra, lehen sailkatua, eta Jon Arruti gipuzkoarra, bigarrena. Lehian hirugarrena Rodolfo Pérez gipuzkoarra izan zen.
Nafarroako Txapelketako puntuak lortu zituzten: Íñigo Redín, Juanjo Iriarte eta Daniel Bienzoba, lehen, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Eguraldi bitxia izan zen. Zerua oso estalita zegoenez, hainbat pilotu lurrera joan ziren antolatzaileek proposatutako ibilbidea osatu gabe.
Laburbilduz, parte-hartze handia, pandemia-egoerak hobera egin ahala hobera egingo duelakoan gaude.
Hurrengo proba ekainak 19ko eta 20ko asteburuan eginen da .
Informazio gehiago eta argazkiak, hemen:
http://alasdeleyre.com/?p=3886