DEPORTES AÉREOS Hace 4 años

Giro handia Belaguako 31. kontzentrazioan.

Giro handia Belaguako 31. kontzentrazioan.

Urriko lehen asteburuan egin zen Belaguako parapente-kontzentrazioaren 31. edizioa. Bertan 74 parte-hartzailek eman zuten izena. Eguraldia txarra izan zen, eta ezin izan zuten hegan egin. Larunbatean haize bortitzegiak eta igandean euria izan ziren. 

Parte-hartzaileek “kontraprogramazioa” bilatu zuten, eta hainbat ibilaldi eta “mikologia-ateraldi” bat edo beste antolatu zituzten.

Garaikurren banaketa Aterpean 

Programan aldaketarik izan ez zuena Rincón de Belaguako (Mata de haya) bazkaria izan zen, non giro handia egon baitzen, noski, egungo segurtasun-arauak betez.

Giro handi hori Belaguako aterpetxera zabaldu zen, eta han izan zen afaria. Aldez aurretik, gaua iritsi baino lehentxeago, kanpoan eman ziren Nafarroako Txapelketako eta Ipar Ligako sariak.

Federazioko lehendakari Íñigo Redínek esan zuenez, “denboraldi-amaiera, hegan egiterik izan ez genuelako zapore gazi-gozoarekin, baina, gutxienez, pilotu eta laguntzaile ugari elkartu ginen, beti kontzentrazio horrekin leial direnak, eguraldi txarra egin arren. Orain, 2022. denboraldira arte itxaron behar dugu, 2020an eta 2021ean ekarri dizkiguten arazo guztiak atzean utziko ditugulakoan".

https://photos.app.goo.gl/bXTQub7Zrxvh2ofy8