2022ko ekainaren 21ean hasiko da X-Pyr lasterketaren seigarren edizioa. Pirinioak gurutzatzea du helburu lasterketak, mendebaldetik ekialdera, Kantauri itsasoan (Hondarribia) hasi eta Mediterraneo itsasoan (Port de la Selva) amaitzen da.
Garraiobide gisa parapentea eta oinez ibiltzea erabiliz hori lortzen duen lehena izango da irabazlea.
Abenduaren 31n amaitu zen aurrehautaketa-prozesuaren ondoren, parte-hartzaileak hautatzeko fasean dago lasterketa.
Erantsitako dokumentuan ikus ditzakezu probaren arauak.
https://www.x-pyr.com/es/rules/reglas-2020/