Urtarrilean eta otsailean hiru saio egin dira parapente-pilotu titulua lortzeko.
Zehazki, urtarrilaren 23an egin zen atal praktikoa eta 15 izangaik azterketa egin zuten Iñigo Redín eta Javier Arrieta aztertzaileen laguntzarekin. 14k gainditu zuten.
Hau izan zen proba:
• Ekipoa behar bezala prestatzea.
• Egoera meteorologikoaren azterketa.
• Lurrean belaren aireratzea eta kontrola.
• Hegaldian, mendi-hegaleko trafiko-maniobrak.
• Jaisteko maniobrak (belarriak, barrenak…).
• Lurreratzearen hurbilketa.
• 20 metroko erradioko dianan lurreratzea.
Gainera, otsailaren 4an egin zen azterketa teorikoa. Proba hori online egin zen, eta 14 ikaslek hartu zuten parte. Horietako hamarrek gainditu zuten.
Azkenik, otsailaren 12an, larunbata, azken proba praktikoa egin zen San Miguelen (Aralar Mendia), zeinera 7 ikasle bertaratu ziren. Ikasle bakoitzak bi hegaldi egin zituen (dagozkion maniobrak betez). Oraingo honetan, Íñigo Redín eta Daniel Ibáñez Castillo aztertzaileekin eta guztiek lortu zuten gainditzea (bi lagunek bigarren grabatuan egin zuten).