Aurreko asteburuan, parapente-lehiaketak hastea aurreikusita zegoen, modalitate horretako Nafarroako Txapelketako lehen jardunaldiko partidarekin.
Eguraldi txarra zela eta, ezin izan zen lehiaketa antolatu eta, beraz, lehen txanda hori bertan behera geratu zen.
Espero da asteburu honetan txapelketari berriro heldu ahal izatea eta Foru Txapelketako bigarren partida jokatzea, nahiz eta oraingoz aurreikuspenak ez diren oso onak.