DEPORTES AÉREOS Hace 3 años

X-Pyr probari buruzko zenbait gogoeta

X-Pyr probari buruzko zenbait gogoeta

2022ko X-Pyr amaitu eta bi astera iritsi da gogoetak eta iritziak partekatzeko unea. Lerro hauen bidez irakur dezakezu proba ikusgarri honen “alma mater” den Iñigo Redin Michaus-enak:

Beti bezala, egun gogorrak izan dira. Bai lehenago, bai bitartean (gero gutxiago).

Azkenean, X-Pyr talde osoa oso pozik, egia esan. Eta nik, behin baino gehiagotan "inoiz ez" zin egin ondoren, di-da batean ahazten zait.

Lasterketa izugarria izan da. Maila izugarria izan du. Meteorologia txarra izan arren, lau talde iritsi ziren El Port de la Selva helmugara. Izan ere, lehiakide horiek eguraldi oneko egun gutxi batzuk aprobetxatzen dituzte super ongi.

X-Pyr-en kurrelak, zoragarriak, beti bezala. Ahalik eta ongien lan egiten probaren maila eta bere garapena hobetzeko. Batzuk etxean, beste batzuk Pirinioetan, eta beste batzuk "bulego" batean. Baina jende pila bat buru-belarri aritu da ahalik eta hobekien ateratzeko.

Ahalik eta hobekien egin da, eskura genituen kondizioekin eta baliabideekin. Akatsak eta asmatzeak izan ditugu. Hobeto ateratzea gustatuko litzaigukeen gauzak eta ikusi ez diren barne-arazo asko, edo ikusi badira espero baino arinagoak ziruditenak.

Beti zerbait gertatzen da. Ez dago edizio lasairik.

Taldeak pozik daudenarekin geratzen gara. Oro har, jendea ere bai (beti egon behar ditu "haters"-ak, baina horrek esan nahi du gehiago espero dutela gugandik, eta ona da).

Livetracking-arekin arazoak izan genituen. Horietatik %90 Pirinioen kondizioengatik, toki askotan ez dagoelako estaldurarik. Eta, jakina, parte-hartzaileak oinez joaten badira, are gehiago nabaritzen da.

Amaitzeko, azken kilometroetan, Flymaster Avionics-en zerbitzariak DoS erasoa jasan zuen, eta erasotzaileek une harrigarri horiek gozatzea eragotzi ziguten.

Ez naiz gehiago luzatuko.

Lan guztia X-Pyr-en kurrela guztiei eskertu nahi diegu.

Modu berean, eskerrak eman nahi dizkizuegu lasterketa interesa handiz jarraitu duzuenei.

Nola ez, babesleei ere bai, horiek gabe ezinezkoa izango litzatekeelako.

Eta, jakina, karrera egin duten taldeei: ESKER AUNITZ!

Orain,  telebistaren lasterketako bideoaz gozatzera!

https://bit.ly/xpyr22tdp

Adi egon guk bertsio luzeagoa argitaratuko dugulako laster!