Asteburu honetan, Nafarroako Parapente Txapelketaren zazpigarren jardunaldia izango da. Txapelketa hau Ipar Ligarekin bat jokatzen da.
Kondizio meteorologiko hoberenen arabera erabakiko da proba non eginen den.
Oraingoz, sailkapen orokorrak dio Gorka Tornos Zabala behin-behineko liderra dela gizonezkoen kategorian, eta, ondoren, Raúl Marqués Resano eta Íñigo Redín Michaus, bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.
Emakume piloten aldean, Maite Uribarri Sarasola da lehena, eta Marta Soto Guijarro eta Marta Antoñana Díez bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.
Eta kluben arteko lehiari dagokionez, Ostargi Parapente (oraingoz) bakarrik dabil buru, bigarren postuan Leireko Hegoak eta hirugarrenean Larrano Parapente Taldea.
Erantsitako dokumentuetan dituzu sailkapen horiek guztiak.