DEPORTES DE INVIERNO Hace 9 años

Garaipen bikokoitza Uharte 16z Azpiko Izotz Taldearena eta sentsazio onak neskentzat

Garaipen bikokoitza Uharte 16z Azpiko Izotz Taldearena eta sentsazio onak neskentzat

Liga Erregularra amaitzear dago eta Uharte Izotz Taldeko 16z Azpiko kideek bi partidu zail samarrak izan zituzten pasa zen asteburuan. 

 

Lehenengoan, Donostiako Txuri Urdin taldearen kontra jokatu zuten. Preisio handikoa izan zen nafarrak galduz gero Kopatik kanpo geratuko zelako. Hala ere, uhartearrak 8-0 nagusitu ziren. 

 

Tamalez, igandeko partiduan sufritu zuten Jaca Izotz Taldearen potentziala. Aragoiko taldea bigarren sailkatua izanda, nafarrek partidu ona egin eta sorpresa eman nahi zuten. Alabaina, aurkariek ez zioten irabazteko aukerarik utzi beraien tamaina handia eta kalitatezko jokuarengatik. Partidua amaitu zuen 0-5 emaitzarekin markagailuan.

 

Borroka itzela neskeena

 

Uharte Emakumezko Izotz Taldeak ere Txuri Urdinaren kontra jokatu zuen larunbatean eta gazteak eta lehiaketan esperientzia gutikoak izan arren, 3-0 irabazi zuten beraien grinarengatik. 

 

Hurrengo egunean ere uhartarrek partidua izan zuten, kasu honetan, Gasteizko taldearen aurka. Talde landuagoa eta esperientzia handiagokoa lehenengo egunekoarekin konparatuta. Bere teknika eta potentzia handiko jokalariek bakarrik bi gola lortu zituzten Uhartekoek amorerik eman ez zutelako. Hala eta guztiz ere, ezin izan zuten emaitzik ona atera punteria faltarengatik.

 


📸 Más imágenes