DEPORTES DE INVIERNO Hace 8 años

Nafarroako Kirol Jokoetako Iraupen-Eskiko Azken Jardunaldia

Nafarroako Kirol Jokoetako Iraupen-Eskiko Azken Jardunaldia

Nafarroako Kirol Jokoetako udaberriko jardunaldian ospatu ziren azken bi probak sailkapen orokorrari begira. 50 Eskiatzailek parte hartu zuten Larra-Belagua Ipar Eski guneko pistetan erloju kontrako eta gymkanako lehiaketetan. 

 

Apirilak 8 azken jardunaldi honetan, Irrintzi Ski, Pirineos de Roncal, Uharte Ipar Ski, eta Irati-Salazar klubetako kideek ezik, Aste Zuritik etorritako hainbat ikaslek ere lehiakatu zuten.

 

Aktibitatea hasi zen erloju kontrako probarekin non kimuek eta benjaminek 1,7 kilometroko zirkuitua bete behar izan zuten eta haurrek 3 kilometrokoa. Iraupen-eskiko diziplina klasiko honetan, neskek eta mutilek erakutsi behar izan zuten beraien konzentrazio maila erritmo propoioa izan eta mantentzeko.

 

Erloju kontrako lasterketa bukatu ondoren, lehiakideek indarrak berritu zituzten eta gymkana ospatu zen. Lasterketa ohikoa da beheko kategorietako hainbat herritan eskiatzaileek beraien trebetasuna erakutsi behar dutelako eskien gainean. Jardunaldi honetan, 500 metroko zirkuituan oztopo ezberdinak aurreratu behar zituzten: txingokaz eskiatu, bihurgune itxiak, atzerako martxa... Hitz batez, proba dibertigarria jardunaldia irribarrez amaitzeko.

 

Nafarroako Kirol Jokoetako ospatutako hiru proben emaitzek sailkapen ondorengo sailkapenak osatzen dituzte:

 

Emakumezko Haurrak

1.a Naroa Pilart (Pirineos de Roncal)

2.a Nerea Garcia (Irrintzi Ski)

3.a Izaro Goñi (Irrintzi Ski)

 

Gizonezko Haurrak 

 

1.a Xabi Maeztu (Irrintzi Ski)

2.a Mikel Aznarez (Pirineros de Roncal)

3.a Markel de Miguel (Irati-Salazar)

 

Emakumezko Kimuak

 

1.a Maite Arias (Irati-Salazar)

2.a Lucia Pascual (Uharte Ski)

3.a Ainhoa Serrano (Irati-Salazar)

 

Gizonezko Kimuak

 

1.a Egoi Zalgizuri (Ikaslea)

2.a Mikel Portillo (Irati-Salazar)

3.a Ibai Aramendia (Irrintzi Ski)

 

Emakumezko Benjaminak

 

1.a Saioa Zabala (Irrintzi Ski)

2.a Sarai Echandi (Uharte Ski)

3.a Irati Larramendi (Uharte Ski)

 

Gizonezko Benjaminak

 

1.a Aitor Maeztu (Irrintzi Ski)

2.a Gorka Zalgizuri (Ikaslea)

3.a Luka García Fresca (Uharte Ski)

 

📸 Más imágenes