Espainiako Mushing Selekzioak bi urrezko domina eta zilarrezko eta brontzezko bana eskuratu zituen Poloniako Munduko IFFS Txapelketetan. Azaroaren 23tik 26ra lehiatu zen eta espainiarrek emaitza bikainak lortu zituzten lur gaineko lehiaketa hauetan.
Kimetz Extabe DCMJ nafarrak canicross modalitatean eta Victor Carrasco katalanuiarrak bikejoring-en urrezko dominak lortu zituzten. Olga Alvarez bartzelonarra bigarren izan zen beteranuen canicross-ean eta Enrique Vilchez kataluniarra ere, hirugarrena izan zen zakur bateko scooter diziplinan.
Guztira Espainiako Neguko Kiroletako Errege Federazioko 20 mushers-ek parte hartu zuten topaketan. Kimetz Extaberena lehia handiko lasterketa izan zen bigarrena, Patrick Siekkinen finalndiarra, zazpi segundora iritsi baitzen. Nafarren hitzetan “oso zaila izan da pista ez zegoelako kondizio onean. Hainbeste urte lehiatu ondoren, oso pozik nago emaitzarengatik".