Iruñeko Ski Taldekideak pozik itzuli dira etxera denboraldiko lehendabiziko proban lehiakatu ondoren. Burlatako neska eta Beorburuko mutila Espainiako Selezioko eta Espainiako Federazioko Teknifikazio Zentroko kideak dira eta Munduko eskiatzaileekin batera lehiakatzen dute aurten. Hain zuzen ere, klasiko, patinatzaile eta sprint distantziako modalitateetan.
"Pozik gatoz Premanonetik. Helburua zen lehiaketako erritmo eta denboraldiko lehenengo FIS puntuak lortzea", dio Landerrek. "Lehendabiziko etapan gustora aritu nintzen, estilo klasikoa ongi datorkit eta espero nuen mailan ibili nintzen. Hala ere, lehenengo proba honetan egindako esfortzuak kaltetu ninduen beste probetan. Patinatzaile estiloan ongi atera nintzen, indar handiz, baina azken itzulian leher eginda nengoen. Denboraldiaren hasiera da eta lan handia egin behar dugu hiru egunetan topera egoteko", aitortu zuen nafarrak.
Iratik distiratu egin zuen patinatzaile estiloan. “Klasikoan ongi ibili nintzen ere, neramatzan eskiak oso motelak dir elur mota horretatik. Patinatzaileen estiloan galdutakoa berreskuratu nuen”. Gainera, burlatarrak egurre eman zuen sprint distantzia non nahiz eta maila handia izan, kanporaketa bat gainditu zuen. "Guk ez dugu lantzen modalitate hau bakarrik honelako proba bat baitugu egutegian eta aurkari espezializatuak dira. Hala ere, ongi egon da haien maila aztertzeko", zion Iratik.
Hemendik aurrera, biek bai Irrintzi Skirekin bai teknifikazio taldearekin entrenatuko dute egun hauteko elurra aprobetxatuz. Abenduaren 10ean Belaguan Ibilaldi Zurian eta abenduaren 17an Bereteko Espainiako Kopan parte hartuko dute. Azken hau denboraldiko helbururik nagusiena da bientzat