Joan den larunbatean Uharte Izotz Jauregian junior kategoriako izotz-hockey Liga Nazionaleko jardunaldi berri bat izan genuen non Uhartearrek multzoko indartsuenetariko baten kontra jokatu zuten. Alegia, Txuri Urdin Izotz Hockey Taldearen aurka, sailkapeneko bigarrena.
Lehendabiziko minutuak lehia handikoak izan ondoren, gero talde donostiarra hasi zen jokoa kontrolatzen. Nagusitasun honi esker, 0-3 irabaziz iritsi ziren lehenengo zatiaren amaierara. Bigarren zatian, partidua berdindu zen baina etxekoek ezin izan zuten golik sartu ezta kanpokoek ere. Hirugarrenean, uhartearrek esperantza berreskuratu zuten 42. minutuan Alberto Vicasillasek sartutako golari esker. Hala ere, Txuri Urdinak esnatu ziren eta azkenik 1-6 irabazi zuten haien nagusitasun fisikoarengatik.
Gauzak horrela, Uharte Izotz Kluba sailkapeneko laugarren tokian dago, azken-aurrena izanda zazpi punturekin. Nafarrek Puigcerdak baino bi puntu gehiago dituzte. Kataluniarrak, 5.ak eta azkenak dira.
Datorren asteburuko jardunaldian, Uhartek sailkapeneko buruaren pistara bidaiatuko du. Alegia, La Nevera Majadahondaren etxera.
Ondorengo esteken bitartez azken jardunaldiko argazkiak eta bideoak ikusi daitezke.