Proba hau baliogarria izan zen Espainiako Ipar Eskiko Koparako eta Cynthia Martínezek (Irrintzi Ski) bigarren postua lortu zuen emakumezkoen kategorian.
Kataluniako Baqueira Beret estazioan Ipar Eskiko lehiaketa nazionaletako hasiera ospatu zen. Irrintzi Ski, Uharte Eski eta Erronkari Pirinioak nafar taldeetako 17 kirolarik Naut Aran Skating proban parte hartu zuten. Espainiako Koparako baliogarria izan zen eta iazko denboraldian estreinatutako FIS ibilbide zailean lehiatu zen.
Absolutu kategorian, Xabi Macías azkarrena izan zen 10 kilometroko ibilbidea estilo librez egiten. Uharte Eskiko taldekideak 19 segundoko abantaila atera zuen Sergi Brau kataluniarra eta Adrian Clavero aragoiarrekiko. Macíasek erakutsi zuen sasoi onean dagoela abenduko jaiegunetan asko entrenatu ondoren.
Emakumezkoen lehiaketan, Marta Cester Val d´Aran taldekidea irabazle izan zen eta 2 minutu eta 58 segundu beranduxeago sartu zen Cynthia Martinez Irrintzi Skiko taldekidea. Eskiatzaile nafarrak bigarren postu garrantzitsua lortu zuen Kopari begira. Higarrena, Berta Pérez izan zen.
Beste kategoriak
Absolutu kategorian izan ezik, eskiatzaile nafarrek distiratu egin zuten beste kategorietan ere bai. Los logros para los esquiadores y esquiadoras de Navarra no se limitaron a la categoría absoluta. Junior kategorian adibidez, Irati Cuadrado (Irrintzi Ski) bigarren izan zen Martina Barres txapeldun kataluniarra baino 20 segundu geroxeago sartuz. Lander Martin (Irrintzi Ski) ere, gizonezkoen junior kategoriako podiumera igo zen hirugarren posizioan.
Kadeteen lehiaketan Manex Salsamendik (Erronkariko Pirinioak) brontzezko domina eskuartu zuen, Xabier Maeztuk (Irrintzi Ski) gauza bera egin zuen haur kategorian. Gauzak horrela, biek Espainia Kopako lehenengo puntuak lortu zituzten.
Bereteko 2,5 kilometroko zirkuituak kondizio onak izan zituen lehiatzeko asteburuko elurrari eta prestakuntza lanei esker.