Espainiako Izotz Kiroletako Federazioko tekinariek Uharte IK-ko 6 taldekide hautatu dituzte Mexikon datorren urtarrilaren 30etik otsailaren 4ra lehiatuko den 18 Urte Azpiko Emakumezkoen Munduko Txapelketan parte har dezaten.
Espainiako Selekzioak 1. Mailako B Multzoan jokatuko du Kazajistan, Mexiko, Holanda eta Turkiaren aurka.
Hautatutako jokalari nafarrak Julia Embid atezaina, Cecilia López atzelaria eta Elena Sans, Davinia Alfonsín, Aitana García eta Laura Gil aurrelariak dira.
Txapelketako detaile gehiago kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan.