Pasa zen abenduaren 23an emakumezkoen Uharte Izotz Taldeak Txuri Urdin talde donostiarra 3-0 irabazi zuen etxean Iberdrola ligako 11. jardunaldian.
Garaipen honi esker, uhartearrak multzoko bigarren posizian daude 24 punturekin. Sailkapeneko buruak, alegia, Majadahondak puntu berdinak ditu eta jadunaldi bakar bat falta da.
Gauzak horrela, datorren larunbatean hilak 13 Uharten Valdemororen aurkako jardunaldia jokatu ondoren 2. posizioa mantenduz gero, otsailean 3 partiduko Play OFF jokatuko dute Majadahondaren kontra titulua bien artean erabakitzeko.
Uharten izandako azken partiduan, Ana Herrera Kultura, Nafarroako Gobernuko Kirol eta Gazteriako Kontesilariak, Edorta Beltzunegi Uharte Udalako Kirol Zinegotziak, Iñaki de Santiago Uharte Izotz Taldeko Presidenteak, Eduardo Martinez entrenatzaileak eta Enric Sans delegatuak elkarrekin ikusi zuten uhartearren garaipena.