DEPORTES DE INVIERNO Hace 8 años

10 domina Espainiako Txapelketako estilo klasiko eta sprint modalitateetan

10 domina Espainiako Txapelketako estilo klasiko eta sprint modalitateetan

Pasa zen asteburuan Aragoiko Linza estazioan Espainiako Txapelketak lehiatu ziren eta Uharte Eski, Erronkari Pirinioak eta Irrintzi Ski nafar taldeko eskiatzaileak hoberenen artean egon ziren. Izan ere, nahiz eta lehia eta maila handiko topaketa izan, Nafarroako Federazioko kideek 10 domina eta 10 ohorezko postu lortu zituzten.

 

Sprint modalitatea

Txapelketa hauek larunbatean ospatu ziren eta oarte hartzaileek metro bateko ibilbidea bete behar zuten ahalik eta azkerren. Erlojupeko proba honek kanporaketak osatu zituzten finalera iritsi arte.

 

Gizonezkoen lehiaketan Xabier Macias eta Unai Sanz taldekideak finalean sartu ziren. Maila handiko final internazionala izan zen Norvegiako eskatzaile bat eta beste bat argentinarra hor zeudelako ere bai. Hala ere Maciasek hasierako erritmoa aguantatu zuen eta txapeldunorde izan zen. Sanz bere partez, podiumetik gertu geratu zen 4. posizioan. 

 

Emakume kategorian Henar Etxeberria (Uharte) eta Cynthia Martínez (Irrintzi Ski) 6ko finalera iritsi ziren. Azken txanda zaila izan zen eta Henar 4. eta Cynthia 5. izan ziren. 

 

Beste kategorietan ere nafarrek distiratu zuen. Alegia, Iñigo Aldazek (Erronkari Pirinioak) zilarrezko domina eskuratu zuen Master Kategorian, Unai Palaciosek (Uharte Eski) brontzezkoa junior edo 20 Urte Azpikoan, eta Naroa Pilartek (Erronkari Pirinioak) brontzezkoa ere lortu zuen emakumezko haur kategorian. 

 

Lasterketa Klasikoa

Igandean Linza elur gehiagorekin esnatzen zen eta eguraldi aldakorra izan zen goiz osoa euria egitetik elurra egitera eta alderantzi. Horregatik teknikariek zailtasun handia izan zuten eskiak hautatzen eta prestatzen. Gauzak horrela, probak ere epika puntu bat izan zuen. 

 

Parte hartzaileek banakako erlojupeko proba egin behar izan zuten 2 kilometro eta erdiko 4 buelta eginez. Lasterketa honetan bai, Xabier Macias eta Unai Sanz uhartearrak podiumera sartu ziren elkarrekin zilarrezko eta brontzezko dominak lortuz. Beteranuen lehiaketan Iñigo Aldazek urrzekoa eskuratu zuen eta Unai Palaciosek zilarrezkoa junior kategorian.. Mario Lavin (Uharte) ere podiumera igo zen Master II kategoriako 3. posizioan. 

 

Beheko kategorietan Manex Salsamendi (Erronkari Pirinioak) zilarrezko domina lortu zuen sasoian dagoela erakutsiz. Izan ere, Italiatik zetorren selekzio brazildarrek prestatutako kontzentrazio batetik talde kariokaren probetan dabilelako.

 

Espainiako Txapelketetan distiratu ondoren, gure eskiatzaileek hitzorduz betetakako egutegia aurpegiratuko dute. Alegia, Nafarroako Txapelketak urtarrilean izango dira.