Joan den asteburuan Belaguan lehiatu zen Hego Euskal Herriko Txapelketa haur kategoriatik beteranu kategoriara eta berrogeita hamar eskiatzaile nafar inguruk distiratu egin zuten. Alegia, Uharte Ski, Erronkari Pirinioak eta Irritzi Ski taldeetako kirolariek 41 domina lortu zituzten. Horietariko 27 beheko kategorietan.
Larunbateko Andrea Tarifa eta Olaia Remiro Uharte klubakideek palmares nafarra estreinatu zuten 1. eta 2. postua lortuz estilo libreko kimu kategorian.
Ondoren haur kategoriako Xabi Maeztu eta Ibai Aramendia Irrintzi Skiko mutilek podiumera igo ziren 1. eta 2. postuetan. Emakumezkoen lehiaketan, Naroa Pilartek (Erronkari Pirinioak) zilarrezko domina lortu zuen ere bai.
Kadeteen lasterketetan nafarrek ez diete podiumeko toki libre askorik beste lurraldeetako lehiakideei. Amaia Astrain eta Nerea Garcia Irrintzi Skiko eskiatzaileek bigarren eta hirugarren posizioan amaitu zuten. Gizonezkoen kategorian, Manex Salsamendi (Erronkari Pirinioak) azkarrena izan zen eta Hodei Aramendia (Irrintzi Ski), bigarrena.
18 urte azpiko kategorian, Irati Cuadradok (Irrintzi Ski) garaipena lortu zuen eta Lander Martin (Irrintzi Ski) bigarren posizioa Iker Diges uhartearraren aurrean. 20 urte azpikoan, soilik mutil nafarrak iritsi ziren podiumera: Unai Palaciosek urrezko domina eskuratu zuen eta Imanol Ciriza brontzezkoa. Biak Uharte Skiko eskiatzaileak dira.
Igandeko estilo klasikoko jardunaldia ere arrakastatsua izan zen nafarrentzat.
Berriro txikienek argi utzi zuten ski nafarra sasoian dagoela eta kimu kategoriako Andrea Tarifak eta Olaia Remirok aurreko eguneko postu berdinak sinatu zituzten. Gauza bera egin zuten Xabi Maeztuk eta Ibai Aramendiak haur kategorian non Carla Lorente (Erronkari Pirinioak), hirugarren izan zen emakumezkoen lehiaketan.
Kadete kategorian ere larunbateko emaitzak errepikatu ziren. Manex Salsamendik eta Hodei Aramendiak urrezko eta zilarrezko dominak eskuratu zituzten eta Amaia Astrainek eta Nerea Garciak zilarrezkoa eta brontzezkoa.
Azkenik, 18 urte azpiko kategorian berriro Irati Cuadrado podiumeko erdiko tokira igo zen baina Lander Martin konformatu behar izan zen bigarren posizioarekin Mikel Plaza tolosarra azkarragoa izan baitzen. 20 urte azpikoan, Unai Palacios garaipenaren bidera itzuli zen eta bere taldekide Imanol Cirizak hirugarren posizioa lortu zuen.
Emaitza bikain hauek protagonizatu ondoren, Marxa Bereten lehiakatuko dute datorren asteburuan. Espainiako Kopako distantzia luzeena duen proba da. Hain zuzen ere, 42, 21 edo 10 kilometrokoa kategoriaren arabera. Urtero bezala, espero da jendetsua izatea.