DEPORTES DE INVIERNO Hace 8 años

Uharte IT-ko 7 jokalarik brontzezko domina eskuratu zuten Munduko Txapelketan

Uharte IT-ko 7 jokalarik brontzezko domina eskuratu zuten Munduko Txapelketan

Eduardo Martinez entrenatzaile nafarrak ere Espainiako Selekzioa osatu zuen

 

18 urte azpiko Espainiako Selekzioak brontzezko domina eskuratu zuen Mexikon urtarrilaren 30etik otsailaren 4ra lehiatutako Munduko Izotz Hockey Txapelketan eta Uharte Izotz Taldeko zazpi kidek parte hartu zuten emaitza loriatsu honetan.

 

Julia Embid, Cecilia Lopez, Elena Sans, Davinia Alfonsin, Aitana Garcia, Laura Gil eta Victoria Serrano jokalarien eta Eduardo Martinez entrenatzailearen egindako lanari esker, Espainiak lau partiduetatik bi irabai zituen podiumeko hirugarren tokira igoz. 

 

Hasiera zaila izan zuten lehendabiziko biak galduz. Lehena Holandaren aurka (4-2) eta bigarrena Mexikoren kontra (4/1). Hala ere, ez zuten amorerik eman, hirugarrenean Turkia autoritatez irabazi zuten (10/0) eta azken jardunaldira iritsi ziren dominak lortzeko aukerak mantentzen.

 

Azken partidu honetan, Kazakhstan izan zuten aurrean eta talde ezaguna zen aurreko egunetan elkarren arteko lagunarteko partidua izan baitzuten. Christian Yngveren neskek norgehiagoka itzela protagonizatu zuten 3-1 irabaziz eta brontzezko domina etxera ekarri zuten. Honetaz gain, Marta Martin Majadahonda taldekidea izendatua izan zen Munduko Txapelketako jokalaririk onena.

📸 Más imágenes