DEPORTES DE INVIERNO Hace 8 años

Irati Cuadrado Munduko Txapelketan estreinatu zen brontzezko domina lortuz

Irati Cuadrado Munduko Txapelketan estreinatu zen brontzezko domina lortuz

Eskiatzaile Burlatarra brontzezko domina eskuratu zuen Eskola Adineko Munduko Txapelketako Erreleboko 4x5 kilometro proban Espainiako Selekzioarekin. Honetaz gain, Ginebran lehiatutako torneo honetan 13. posizioa lortu zuen banakako 5 kilometro estilo libreko modalitatean.

 

“Lasterketa arraroa izan zen ia lehendabiziko errelebotik erabakita baitzegoen”, azaldu zuen Iratik. "Irteeratik Alemania eta Frantzia taldeetako eskiatzaileek ihes egin zuten, Maria Selles taldekideak hirugarren posizioan utzi gintuen eta horrela bukatu dugu lasterketa besteok Ukraniarekiko distantzia mantendu genuelako. Maria Iglesias helmugara iristerakoan poz-pozil geunden domina espero es genuelako", adierazi zuen Irrintzi Skiko taldekideak.  

 

Kuadradok 16 urte ditu eta aurten bai junior kategorian bai Munduko Txapelketa batean estreinatu da.

 

Erreleboko proban brontzezko domina lortu eta gero, erlojuaren kontrako patinatzaile estiloko proban 13. posizioa berea izan zen. Cindy Kammler irabazle alemaniarratik 47 segunduora. “Emaitza, lasterketan izandako sentsazioa baino hobeagoa izan zen. Aurreko progan egindako esfortzua nabarmendu nuen eta zirkuitu gogorra zen, topera egotera behartzen zintuen. Zorionez, eskiak bai azkar zihoazten", aitortu zuen nafarrak.  

 

Iratiren Munduko Txapelketako lehenengo esperientzia hau programatik kanpoko proba batean amaitu zen eta Burlatarrak hirugarren posizioa lortuz agurtu zen. Sprint Misto lasterketa honetan, Irrintzi kideak ekiatzaile ukraniar batekin batera lehiatu zuen.  

 

Munduko Txapelketa amaitu zen festa bat ospatuz izotzaren gainean, dominak banatuz eta iraupen eskiaren tradizioa jarraituz. Alegia, eskiatzaileek txanoak eta zintak elkarri ematen. 

 

Iturria: Irrintzi Ski

📸 Más imágenes