Joan zen asteburuan La Pobla de Cervoles herri lleidarran lehiatu zen Espainiako Lur-Mushing Txapelketako 4. eta azken-aurreko proba non Francisco Javier Alemannok garaipena lortu zuen DR4 kategorian. Alegia lau txakur eta hiru gurpil dituzten garraioenak.
Alemanno lehena iritsi zen helmugara (31 minutu eta 34 segundo). Natalia Camps gironarra eta Manresako Ramon Roy nafarraren atzetik sartu ziren.
Gauzak horrela Alemanok 60 puntu ditu eta sailkapen orokorreko hirugarren posizioan dago. Gaztela Leoneko Roberto Pedrosak 20 puntu gehiago ditu eta Euskadiko Josue Martinez liderrak 23 gehiago dauzka.
Asteburu honetan egutegiko bosgarren eta azken proba lehiatuko da Villamantan (Madril).
Iturria: Diario de Noticias.