Iraupen Eskiko Espainiako Distanzia Luzeko Txapelketak joan den asteburuan Benasquen lehiatu ziren eta nafarrek lan ona egin zuten. Ondorengo lerroetan nafar taldeek prestatuako kronika irakurri ahalko duzu:
Gure eskiatzaileek emaitza bikaina lortu zuten. 30 inguruk parte hartu zuten eta Uharte Ski, Erronkari Pirinioak, Irrintzi Ski eta Irati Salazar taldeetako lehiakideek parte hartu zuten 30, 15 eta 10 kilometroko lehiaketetan 6 domina eskuratuz. Estilo klasikoko probak eguraldi ezinhobea izan zuen eta 300 kirolarik parte hartu zuten.
Absolutu kategoria nafarren papera bikaina izan zen. Xabi Macías (Uharte Ski) urrezko domina lortu zuen senior kategoriako 30 kilometroko proba osoa menperatu ondoren. Bere ondoan Diego Ruiz olinpiarra izan zuen eta azkenean helmugako zuzenean Jakako eskiatzailea, nafarra baino azkarragoa izan zen master kategoriako txapelduna izanez. Xabi bi segundu geroago sartu zen helmugan eta lortutako ordu bat eta hogeita hamabi minutuko marakari esker, bere kategoriako txapela lortu zuen. Baina beste albiste on bat izan genuen 3 minutu beranduago bere taldekide Unai Sanz hirugarren posizioan iritsi zelako. Bien emaitzak benetan txalogarriak dira.
Emakumezkoen lehiaketan Cynthia Martinezek (Irrintzi Ski) erakutsi zuen distantzia luzean primeran moldatzen dela. Iruindarrak bigarren posizioa eta zilarrezko domina lortu zuen 30 kilometroak ordu bat eta berrogeita hemezortzi minututan bete ondoren.
Beste distantzietako probak
Beheko kategoriako neska eta mutilek 15 eta 10 kilometroko probak lehiakatu zituzten. Juniorren lasterketan berriro Unai Palaciosek (Uharte Ski) distiratu zuen Imanol Ciriza taldekidearekin batera. Lehenengoak bigarren postua lortu zuen eta Imanolek hirugarrena. Emakumezkoen lehiaketan, nahiz eta lehenengo 10 postuetan hainbat kirolari sailkatu, ez genuen zorterik izan.
Txikienek 10 kilometroko lasterketan parte hartu zuten eta kadete kategoriako Erronkari Pirinioak taldeko Manez Salsamendik autoritatez irabazi zuen. Izan ere, bere atzetik zetozenak bi minutu beranduago iritsi ziren.