Uharte Izotz Taldea estatuko 1.go Maila Txapeldunordea izan da eta emaitza historikoa da. Majadahondaren aurka jokatu zuten titulua erabakitzeko finala eta madrildarrek ez zieten aukera handirik utzi nafarrei. Alegia, Uharten 0-4 eta joan den asteburuan Madrilen 6-0 irabazi zuen ligako txapeldunak. Esan behar dugu Majadahondak esperientzia handiagoa duela, haien aurrekontua eta plantilla uhartearrenak baino indartsuagoak direla ere bai.. orduan, benetan txalogarria da gure neskek egin dutena eta orain kopan saiatuko dira sorpresa ematen.
Larunbat honetan 4ko finala izango dute Granadan. Nafarrak Bartzelonaren aurka jokatuko dute. Kataluniarrak ligako hirugarrenak izan direnez espero da lehia handiko partidua izatea. Majadahondak eta Sumendik protagonizatuko dute beste erdifinala. Bi irabazleek igandean izango dute titulua altxatzeko azken duelua.
Zorte on gure neska nafarrentzat!