DEPORTES DE INVIERNO Hace 8 años

Uharte IT-ko 4 jokalari Munduko Txapeldunak izan dira

Uharte IT-ko 4 jokalari Munduko Txapeldunak izan dira

Uharte Izotz Taldeko 4 jokalari parte hartzen ari dira Valdemoron martxoaren 17tik lehiatzen ari den absolutu kategoriako Izotz Hockey-ko Munduko Txapelketan Espainiako Selekzioarekin. Nahiz eta bihar bukatu, Espaniarrak 2. Mailako B Multzoko txapeldunak izan dira jada matematikoki.  

 

Elena Sans, Cecilia López, Paula Moreno eta Victoria Serrano taldekide nafarrek bere harriko koxkorra jarri dute Zeelanda Berria, Txina Taipei, Errumania, Turkia eta Islandiako selekzioen aurka. 

 

Espainiako Selekzioak torneoa hasi zuen Islandiaren kontra jokatzen eta espainiarrek lehia handiko duelua irabazi zuen azken minutuetan gola erabakigarria lortzeari esker.

 

Talde nazionalak zailtasun gutxiago izan zituen Turkia eta Errumaniaren kontra (4/1 eta 12/0). 9 punturekin iritsi ziren aurre-azkeneko jardunaldira eta Txinak puntu berdinak zituenez, bien arteko partidak txapelduna izendatu zuen. 

 

Hasieratik Espainiak kontzentrazio handia erakutsi zuen eta eraso eremuan egindako presioari esker, partidua menperatu zuen 6-1 irabazten. Tituluak mailako igoera ere erakartzen du eta txalogarria da azken bi urteetan Espainiako Selekzioak bigarren posizioa amaitu baitzuen.

 

Bihar 16:30ean izango duten azken partiduan nafarren taldea saiatuko da txapelketa galdu gabe bukatzen.