Urriaren 27an, larunbata, Etxarri Aranatzen ospatu zen Uharte Rollerski XII. Txapelketa non 57 partaideetatik, 14k, 12 Urtez Azpiko eta 14 Urtez Azpiko mailetako kirolariak ziren. Hauek 2.800 metroko ibilbide zorrotza egin behar izan zuten "estilo klasikoan".
Ibilbide hau behin egina, gizonezkoen mailan, azkarrena Irrintzi Ski taldearen Ibai Aramendía Bailón izan zen. Lasterketa 11 minutu eta 13 segundotan osatu zuen. Bigarren postua Maren Velázquez Etxanizek (Uharte Ipar Ski Taldea) lortu zuen 11:49 denborarekin. Podioa Urtzi Goñi Rosek, Irrintzi Ski taldeko partaidea ere, osatu zuen.
Emakumezkoei dagokionez, parte-hartzaile guztiak Uharte Ipar Ski Taldearen kideak ziren. Garaipena Nahia Iturria Eslavak lortu zuen lasterketa 11 minutu eta 9 segundotan burutuz gero. Sei segundo gehiago behar izan zuen Naroa Moreno Astizek bigarren postua lortzeko eta 47 gehiago, Maialen Montoya Uriartek.
Atxikitutako dokumentuan sailkapen guztiak aurkitu ditzazkezu eta argazki sorta bat ere.
http://www.fndi.es/foto/72/XII-Trofeo-Uharte-Rollerski-271018