Club de Hielo Huarte taldeak pasa den asteburuan Valdemoro herrira abiatu zen Izotz-Hockeyko Liga Nazionaleko U17 eta Emakumezkoen kategorietako partidak jokatzera.
Larunbatean U17ko taldearen txanda izan zen. 4 eta 9 geratu ziren Nafarrentzako garaipena izanda.
Emaitza hauekin CH Huartek 3. postuan jarri da Barça HG bigarren eta CH Jaca lehenengoak direlarik. Hain zuzen ere, azkeneko hau izango da gure nesken hurrengo aurkaria datorren larunbatean Jacako Izotz Pabilioian 12:00etan ospatuko den partidan.
Hurrengo egunean nesken taldearen txanda izan zen. 1 eta 2 geratu ziren nafarrentzako garaipena lortuz.
Huartearrak bostgarrenak dira 9 punturekin. Larunbatean abantaila hori handitzeko aukera izango dute 21:30an CH Jacaren kontra jokatuko duten partidan.
Argazkia: CH Huarte.