Lekualdaketa bikoitza Club Hielo Huarte taldearentzak zeina haren Liga Nazionaleko U17 eta Emakumezkoen Liga Iberdrola taldeekin Club Hielo Jacaren kontra lehiatu ziren.
Lehendabiziko txandan 17 Urtez Azpikoek jokatu zuten. Ezin izan zuten etxekoak garaitu eta 6-0 bukatu zuten.
Ondoren, emakumezkoen txanda ailegatu zen. Irabazten joan arren, CH Jaca taldeak hirugarren zatian lehia berdindu zuen. Azkenean, eta penaltiak izan zirela medio, gureak irabaztea lortu zuten. Horrela 5. postura igo dira sailkapenean.
Behe mailako taldeak
Lehiaketatik kanpo, klubaren beheko mailek ere Hockeya daztatu zuten.
12 Urtez Azpiko taldeak Gazteizko Bipoloaren kontrako partida izan zuen. 0 eta 4 galdu zuten aski borrokarru arren. 10 Urtez Azpikoek Jacara bidaitu zuten Jaca, Milenio de Logroño, Txuri Berri eta Bipolo taldeekin lagun arteko partida jokatzeko.
Argazkia: CH Huarte