Breedma Mushing taldeko Iker Ozkoidi txapeldun izanda Frantziako Bessans herrian izaten ari den Munduko Mushing Txapelketako Distantzia Ertaina sei txakurrekin lehiakatzen den kategorian.
Ozkoidi hasi zen garaipenaren bidea lantzen asteazkenean, hilak 30, lehenengo proba irabaziz ia 14 minutuko abantaila izanez bigarren sailkatuarengandik. Hurrengo egunean, berriro lehena iritsi zen helmugara 13 minutu baino gehiago ateratzen bigarrenari.
Gaur izandako azken etapan kontzentrazio handia izan zuen helburua lortzeko. Azkenik berriro azkarrena izan zen bigarrena baino lau minutu eta 46 segundo azkarrago izanez. Lan bikaina nafarrena kontuan izanda arerio batzuek 12 txakur erabili dituztela.
Albiste hau ixten ari ginenean ordaindik ez geneukan Sprint modalitatean 6 txakurrekin lehiakatzen duten kirolari nafarren emaitzak. Kimetz Etxabek eta Carlos Alemanok sinatutako emanaldiak jakin bezain pronto, argitaratuko ditugu.