Pasa den asteburuan Beret herrian ospatu izan dira 40. Marxa Beret eta Espainiako Sprint Txapelketa non Nafarroako eskiatzaileak aparteko parte-hartzea izan dute. Bertan Xabi Macíasek hirugarren postua lortu du.
Uharte Esquí taldeko eskiatzaileak distantzia luzeko proba lehiatu zuen indarrez. Laterketan elur-bisuts eta tenperatura baxuak jasan behar izan zituen. 950 eskiatzailek parte hartu zuten. Hauen artean Uharte Esquí, Irrintzi Ski eta Pirineos del Roncal taldeetako kideak zeuden.
42 kilometroko estilo klasikoko proban Macíasek lehenengo 10 kilometroetan lortu zuen jada 3. postua lortzea. Hasieratik Sadurni Betriu katalandarra, aragoiko Diego Ruizek eta Macias berak lasterketaren buruan jarri ziren besteak atzean utziz. Ia lasterketa osoa elkarrekin egin zuten, baina azkeneko bost kilometroetan Betriuk atakera pasa zen amaierara lehena iritsiz. Bigarren postua Diego Ruizek lortu zuen, eta lehen esan bezala, hirugarren Xabi Macías ailegatu zen. Postu honekin, Espainiako distantzia luzeko Txapelketan zilarrezko domina lortu zuen ere.
Hirugarren postu hau ez zen poz bakarra izan. Erdiko kategorian, 21 kilometroko proban, Amaia Berazaluzek (Irrintzi Ski) aski borrokatu zuen 20 Urtez Azpiko mailako zilarrezko domina lortzeko. Gauza bera egin zuten Lander Martinek (Irrintzi Ski) eta Manex Salsamendik, 18 Urtez Azpiko mailan 2. eta 3. geratuz. Irati Cuadradok (Irrintzi Ski) brontzezko domina lortu zuen 18 Urtez Azpiko mailan.
Txikienetako kategorietan ez zen hain ondo eman. Haurrek 10 kilometroko lehian guztia eman zuten arren ez zuten garaipenik lortu.
Espainiako Sprint Txapelketa
Marxa Beret ospatu aurretiko egunean, Espainiako Sprint Txapelketa lehiatu zen. Kategoria absolutuan, Nafarroako 4 eskiatzailek finalean sartzea lortu zuten. Xabi Macíasek azkarrena izan zen urrezko domina lortuz. Atzetik, Uharte taldeko Unai Sanzek bigarren postuan sartu zen. Podiumenan igo gabe, 4. eta 5. postuan, Julen Garjonek eta Artzai Redinek bukatu zuten.
Bestelako kategorietan, Amaia Berazaluze (Irrintzi Ski) zilarrezko domina irabazi zuen 20 Urtez Azpiko kategorian, eta Lander Martinek gauza bera lortu zuen 18 Urtez Azpiko Kategorian.