Uharte Iraupen-Ski Klubako 3 kirolarik parte hartuko dute Norvegiako Beitostolen herrian martxoaren 6tik 15era lehiatuko den Master kategoriako Munduko Txapelketan.
Hain zuzen ere, Peru Esteban eta Francisco Javier Lopez nafarrek eta Jesús Beltran arabatarrak lehiakatuko duten espainiako taldearekin eskiatzaile katalanekin, madrildarrekin eta aragoiarrekin. Modalitateak honako hauek izango dira: lasterketa motza (10 km), distantzia luzea (45 km) eta erreleboko lasterketa (4x5 km).
Gainera, Peruk eta Francisco Javierrek historia egingo dute 1980tik lehiatzen den beteranuendako proba internazional honetan parte hartzen duten lehendabiziko nafarrak izango baitira.