Elur Gaineko Espainiako Mushing Txapelketa lehiatua izan zen Baqueira Bereten martxoaren 9an eta 10ean. Bertan Breedna Mushing taldeko musher nafarrek paper bikaina egin zuten. Batez ere, zakur-kros modalitateko senior kategorian non podiumera bi aldiz igo baitziren.
David Neira txapeldun izan zen Antonio Navarro madrildarra baino bost minutu baino gehiagoko abantailarekin.
Helena Delgado bere partez hirugarren izan zen Susana Marchal garailetik hiru minutura sartuz.