DEPORTES DE INVIERNO Hace 7 años

Zazpi domina Nafarroarentzat Iraupen-Eski Espainiako Txapelketan

Zazpi domina Nafarroarentzat Iraupen-Eski Espainiako Txapelketan

Emaitza onak Nafarroako Federazioko kideentzat Candanchun asteburu honetan ospatutako Iraupen-Eski Espainiako Txapelketan. Bertan Uharte Eski, Pirineos del Roncal, Irrintzi Ski eta Irati Abodi tadeetako 40 kirolari nafar parte hartu zuten kategoria desberdinetan.

 

Ostiralean estilo klasiko eta erlojuaren kontrako lasterketek ireki zuten txapelketa. Kategoria absolutuan, Hernar Etxeberriak (Pirineos del Roncal) brontzezko domina lortu zuen. Gauza bera lortu zuten Lander Martinek eta Irati Cuadradok, Irrintzi Ski taldekoak, 18 urtez azpiko mailan. Iñigo Aldazek (Pirineos del Roncal) urrea lortu zuen Master kategorian.

 

Larunbatean, eguzkiaren indarrak estilo libreko eta irristalariko lasterketak ordu bete aurreratzea behartu zuen. Xabi Macíasek (Uharte Eski) hirugarren postua lortu zuen senior kategorian. Lander Martinek hirugarren lortu zuen beste behin bat ere 18 urtez azpiko mailan.

 

Igandean errelebo lasterketarekin amaiera eman zitzaion txapelketari. Kategoria absolutuan Lander Martinek, Irati Cuadradok eta Xabi Maciasek sekulako ikuskizuna eman zuten lehian baina azkeneko sprintan Imanol Rojo tolosarrak eraman zuen garaipena.

 

 

Emakumenzkoen haur kategorian Ainara Sarriases¡k (Pirineos del Roncal), Maite Ariasek (Irati Abodi) eta Maialen Montoyak (Uharte Esquí) irabazi zuten brontzezko domina.

 

Errelebo lasterketarekin iraupen-eskiko denboraldia itxi zen datorren urtea arte.