DEPORTES DE INVIERNO Hace 7 años

3 Domina nafarrentzat Espainiako Biatloi Txapelketan

3 Domina nafarrentzat Espainiako Biatloi Txapelketan

Aragoiko, Euskadiko, Madrilgo, Andaluziako eta Nafarroako eskiatzaileek parte hartu zuten larunbatean, martxoaren 30ean, Candanchun izandako Espainiako Biatloi Txapelketan.

 

Erronkariko Pirinioak Kluabako kide Julen Garjonek, Henar Etxeberriak eta Haizea Etxeberriak, eta Uharte Skiko Unai Palaciosek eta Peru Estebanek Nafarroa ordezkatu zuten.

 

Aldaketa egitarauan

 

Hasieran gizonek 20 kilometroko ibilbidea bete behar zuten banakako modalitatean eta emakumeek 15 kilometrokoa. Hala ere, batzorde teknikoak erabaki zuen formatu motza izatea. Gauzak horrela, mutilek 15 kilometro egin behar izan zuten eta neskek 12,5 kilometro.

 

Kilometroak pasa eta proba gogorragoa bihurtu zen beroarengatik. Ibilbidean zehar lau tiroketa egin behar zituzten (bi etzanda eta beste biak zutik). Akatsek 45 segundoko zigorra erakarri zieten.

 

Absolutu kategorian Roberto Piqueras madrildarrak eta Granadako Victoria Padialek irabazi zuten eta talde nafarrak urrezko domina bat eta brontzezko bina ekarri zituen etxera.

 

Unai Palaciosek urrezkoa irabazi zuen juniorren lehian eta Henar Etxeberriak (Absolutu kategoria) eta Peru Estebanek (Master) brontzezkoak.

 

Modu honetan Biatloiaren denboraldia amaitu da eta hurrengo proba irailean izango da. Alegia, Udako Espainiako Biatloi Krosako Txapelketak iritsi arte.

 

📸 Más imágenes