Joandako asteartean, hilak 2, Emakumezkoen Senior kategoriako 2. Mailako Munduko Txapelketa hasi zen Eskoziako Dumfries herrian eta Uharte Izotz Klubako hiru jokalari aritu ziren Espainiako Selekzioarekin A Multzoan: Aitana Garcia, Laura Gil eta Cecilia López. Multzo honetan, talde espainiarren arerioak honako hauek izango dira: Erresuma Batua, Ipar Korea, Australia, Eslovenia eta Mexiko.
Gure ordezkariek estreinaldi ezinhobea protagonizatu dute Eslovenia irabazi zutelako penaltietan (4-3).
Lehendabiziko garaipena gozatu eta gero, Mexikoren aurka jokatuko dute ostegunean, hilak 4, 16:30ean. Mexikarrek Ipar Korea irabazi zuten lehenengo partiduan (4-2).
Espainiako Selekzioaren egutegia:
• Espainia-Ipar Korea: Apirilak 5, ostiralean, 13:00etan.
• Espainia-Erresuma Batua: Apirilak 7, larunbatean, 20:00etan.
• Espainia-Australia: Apirilak 8, astelehenean, 16:30ean.