DEPORTES DE INVIERNO Hace 7 años

Hiru brontzezko domina Munduko Izotz-Hockey Txapelketan parte hartu duten nafarrentzat

Hiru brontzezko domina Munduko Izotz-Hockey Txapelketan parte hartu duten nafarrentzat

Emakumezkoen Senior kategoriako 2. Mailako A Multzoko Munduko Izotz-Hockey Txapelketa lehiatu zen Eskoziako Dumfries herrian apirilaren 2tik 8ra. Bertan Uharte Izotz Klubako hiru jokalarik parte hartu zuten Espainiako Selekzioarekin: Aitana Garcia, Laura Gil eta Cecilia López. Talde nazionalak urrezko domina irabazi zuen bost partidutatik hiru irabazteari esker.

 

Espainiako Selekzioa Eslovenia (4/3 Pen) eta Mexiko (2/0) irabazten hasi zen eta hurrengo bietan galdu egin zuen Korearen (1/2 Pen) eta Erresuma Batuaren kontra(1/4). Talde nazionalak garaipenaren bidea berreskuratu zuen Australiaren aurka 3-2 garaituz. Eslovenia txapelduna izan zen, Erresuma Batua bigarrena eta Espainia, hirugarrena.