Alde batetik, Uharte Izotz Klubako jokalari Nicolás Huertak Lituaniara bidaiatu zuen apirilaren 7tik 13ra izango den 18 urtez azpiko Espainiako Selekzioarekin Munduko Txapelketan lehiakatzeko. Talde nazionala 2. mailako II. multzoan dago Lituania, Letonia, Polonia, Errumania eta Korearekin.
Estreinaldian, espainiarrek galdu zuten korearren kontra 10-0.
Liga irabazi ondoren, Munduko Txapelketara
Beste aldetik, Donostiako Txuri Urdin taldekide nafar Pablo Zaballak Belgradon apirilaren 9tik 15era izango den absolutu kategoriako Munduko Txapelketan lehiatuko du Espainiako Selekzioarekin. Espainiak Australia, Serbia, Txina, Belgika eta Kroazia izango ditu aurrean.
Sari bikoitza Pablok lortu duena absolutu kategoriako Liga Nazionala irabazi duelako Txuri Urdin taldearekin. Hain zuzen ere, finalean, donostiarrek Puigcerdá-ri gailendu zioten 3-2.
Lehen, jokalari nafarra internaizionala zen 18 urtez azpiko eta 20 urtez azpiko kategorietako Espainiako Selekzioan.