Bost txapelketa ondoren, asteburu honetan Irristaketa Artistikoko 2018-2019ko Ipar Liga bukatu da zeinetan Club Hielo Huarte taldeak aparteko emaitzak lortu ditu 12 kategorietatik 5etan garaituz.
Lehendabiziko lorpena Klaus Albergaren eskutik etorri zen benjamin kategorian. Honi Itziar Alcalák Kadete B mailan eta Claudia Pardok Junior B mailan segitu zioten. Garaileen-zerrenda Selva Baquerok eta Amaia Bernalek osatu zuten.
Irabazpen hauei gehitu behar zaie Marina Potoc (Basic Novice) eta Irati Goldarazek lortutako bigarren postuak; eta Itsaso Dehesak eta Edurne Martinezek lortutako hirugarren postuak.
Gainerako taldekideek lan ezin hobea egin zuten ere.
Atxikitutako dokumentuan konsulta daitezke klubaren partaide guztien emaitzak.