Uharte Izotz Klubak denboraldi amaierako festa ospatu zuen Uharte Izotz Jauregian erakustaldi finala eskainiz .
120 kirolari baino gehiagok parte hartu zuten. Haien artean, orain duela gutxi Espainiako Txapeldunordeak izan diren Izotz-Balleteko Vanimallic,s Team Balleteko kideak aritu ziren.
Gaia Eurovision izan zenez, Uharte Izotz Klubako talde bakoitzak eta patinatzaile nazionalek jaialdi horretako abesti historikoak dantzatu zituzten.
Klubako kideen arteaz gozatzeaz gain, gaurko Espainiako Irristaketa Artistiko Txapeldunak, Hector Alonsok, familia uhartearrari gozarazi zion bi emanaldirekin: bere lehiaketa ofizialeko programa eta beste bat bereziki prestatuta ekitaldi honetarako.