DEPORTES DE INVIERNO Hace 6 años

7 uhartear Espainiako Txapeldunordeak

7 uhartear Espainiako Txapeldunordeak

2018-2019ko denboraldian Uharte Izotz Klubako 14 urtez azpiko kategoriako 7 jokalarik Gasteizko Bipolo Izotz Kluban jokatu dute Uharten taldea aurrera atera ezinean.

Denboraldi gogorra izan da haien taldearentzat. Hala ere, joandako ekainak 2, Espainiako Txapeldunordeak izendatu ziren 4ko finalean.

Larunbateko final-erdian Jaca 8-3 irabazi zuten eta finalean Bartzelona HG-ren aurka jokatu zuten, katalanek Valdemoro Ice Team A taldeari nagusitu ziotelako (7-3).

Nahiz eta titulurako partidan guztia eman, Bartzelona txapeldun atera zen 5-2 irabaziz.

Talde gazteitarrean aritu ziren jokalari nafarrak honako hauek izan ziren: Juan Pablo San Nicolás, Unai Sola, Alejandro Martínez, Ana Goñi, Francisco San Nicolás, Diego Zuñiga eta Raúl Núñez. 

Modu berean, azpimarratzekoa da haien familiek egindako esfortzua. Astero Gasteizera eraman dituzte kirolariak eta urtean zehar 6 mila kilometro egin dituzte haien seme alabek joka dezaten Gazteizen eta kanpoan.