Uharte Eski, Erronkariko Pirinioak, Irrintzi Ski eta Irati Salazar iraupen-eskiko klubetako dozena bat kirolarik Nafarroako Neguko Kirolen Federazioak sortutako Hobekuntza-Talderako probak egin zituzten.
Julen Garjon teknikariak zuzendutako saioan, kirolariek ariketak egin zituzten gimnasioan, atletismoko pistan eta rollerskien gainean. Hautatuak izango diren eskiatzaileak talde honetan arituko dira teknikak eta entrenamenduak hobetzeari begira.