DEPORTES DE INVIERNO Hace 6 años

Nafarroak 5 domina irabazi zituen Espainiako Rollerski Txapelketan

Nafarroak 5 domina irabazi zituen Espainiako Rollerski Txapelketan

Espainiako Rollerski Txapelketa lehiatua izan zen joandako asteburuan Jacan non 150 parte-hartzaileen artean 5 nafar izan ziren emanaldi bikain protagonizatzen 5 domina irabaziz:

 

• Irati Cuadrado (Irrintzi Ski): Zillarrezko domina 20 Urtez Azpiko kategorian eta 3. Absolutu Mailan.

 

• Unai Sanz (Uharte Ski): Zillarrezko domina Senior kategorian eta 4. Absolutu Mailan. 

 

• Henar Etxeberria (Erronkariko Pirinioak): Brontzezko domina Senior kategorian eta 7. Absolutu Mailako sailkapenean.

 

Gainera, beteranoen lehian, Uharte Eskiko kideek Bernardo Garciandiak eta Jesus Beltran de Lubianok bigarren eta hirugarren postua lortu zuten Master 2ko sailkapanean. 

 

Beheko kategorietan patinatzaile nafar gazteenek ez zuten zorte onik izan.

 

Aipatu beharra dago Espainiako Neguko Kirolen Federazioak torneoa berreskuratu duela klubek eta eskiatzaileek eskatu diotelako. Gauzak horrela, orain duela 4 urte Kantabriako Reinosa herrian ospatu ondoren, Jacan berriro gauzatu ahal da.

📸 Más imágenes