DEPORTES DE INVIERNO Hace 6 años

Garaipenik gabeko asteburu Uharte Kosner Izotz Klubak protagonizatutakoa

Garaipenik gabeko asteburu Uharte Kosner Izotz Klubak protagonizatutakoa

Joandako irailaren 28a eta 29a Uharte Kosner Izotz Klubk Izotz-Hockey Liga Nazionala hasi zuen bere hiru kategorietan: Emakumezko, 17 urtez azpiko eta 14 urtez azpiko lehiaketetan.

 

Neska uhartearrak galdu egin zuten larunbatean Granada Grizzliesen aurka. Andaluziarrek haien nagusitasuna inposatu zuten joko osoan zehar eta gainera, nafarrek ez zuten zorterik izan kontrako ateari erasotzen. Gauzak horrela, 0-5 galdu zuten. 

 

Hurrengo egunean, 17 eta 14 urtez azpiko kategorietako taldeek Barça Hockey Gel-en kontra jokatu zuten. Katalanak iazko txapeldunak izan ziren bi kategorietan.

 

Nahiz eta 17 urtez azpikoek amaiera arte borrokatu, 3-6 galdu zuten. 14 Urtez azpikoak estreinatu dira aurten kategorian eta ongi jokatu zuten arren, 1-11 galdu zuten ere bai.

📸 Más imágenes