Nafarroako I. Txakurkros Txapelketa lehiatua izango da datorren urriaren 27an (igandea) Ibarkoitiko Jaitzen. Nafarroako Neguko Kirolen Federazioak Breedna Mushing eta Breedna Pet Food enpresen laguntzarekin antolatutako proba hau gizonezko eta emakumezko haur, junior, senior eta beterano kategorietako kirolariei zuzenduta dago.
Goizeko 8:00etan albaitaritza kontrola hasiko da, ondoren, proba nagusia aterako da eta 11:00etan haur proba gauzatuko da.
Lasterketak bukatu eta gero, sari banaketa egngo da eta parte-hartzaile guztiek lunch batez gozatu ahalko dute.
Ibarkoitiko Jaitzeko probaz gain, egutegiak bi lehiaketa gehiago izango ditu datorren urtean. Bigarren lehia otsailaren 16an Azagran izango da eta hirugarrena eta azkena izango den proba Aiegin martxoaren 22an ospatuko da.