DEPORTES DE INVIERNO Hace 6 años

Kosner Uharte Izotz Klubak garaipenerako bidea aurkitu du

Kosner Uharte Izotz Klubak garaipenerako bidea aurkitu du

Lehiez jositako asteburua uhartearrek izan zutena. Hain zuzen ere, 14 urtez azpiko kategoriako ligako hiru partidu eta 17 urtez azpiko kategoriako bat izan zituzten.

 

17 Urtez Azpikoek Logroñora bidaiatu zuten Milenio Club Patini 2-1 gailentzeko.

 

Jardunaldiko emaitzek seigarren posizioan utzi dute talde uhartearra. Puigcerda, Txuri Urdin eta Uharte taldeek hiru puntu dituzte.

 

14 Urtez Azpikoek etxean izan zituzten partidu guztiak Majadahondako La Nevera Panda eta La Nevera Polares taldeen kontra. Polaresen aurka nafarrek erremontatu behar izan zuten 6-2 irabazteko.

 

Gauean uhartearrek eguerdian egindako esfortzua nabarmendu zuten. Madrildarrek 1-8 irbazi zuten. Hala ere, talde osoak asko borrokatu zuen eta azpimarratzekoa da Regina Berastegi atezainaren zenbakiak 38 tirotatik 30 gelditu zituen.

 

9 klubako lehiaketa honetan Kosner Uharte Izotz Kluba seigarren posizioan dago hiru punturekin. Hirugarren sailkatuak, Barça Hockey Gel taldeak puntu berdinak ditu.