DEPORTES DE INVIERNO Hace 6 años

Nafarroako Txakurkros 1. Txapelketa lehiatua izan zen joandako igandean, hilak 27, Ibargoitiko Jaitzetan. 40 korrikalari (29 mutil eta 11 neska) aritu ziren Nafarroako Neguko Kirolen Federazioak eta Breedna Mushing eta Breedna Pet Food enpresek antolatutako proba honetan. Guztiek 4,6 kilometroko ibilbidea bete behar zuten.

 

8:00etan albaitaritza azterketa izan zen eta ondoren, bi lasterketen irteerak izan ziren. 10:00etan helduak atera ziren eta 11:00ak aldera haurren txanda izan zen 18 txikik parte hartuz. 

 

Joseba García eta Loki nagusitu ziren absolutu kategoriako proban 15 minutu eta 15 segundoko marka sinatzen. Kimetz Etxabe eta Pegasso baino bi segundo azkarragoak izan ziren. Hirugarren posizioan Gaizka Aretxaga eta Tura iritsi ziren (15:26).

 

Emakumeen lehian, Sarah Ugarte eta Kroos gurutzatu zuten Jaitzen kokatutako helmuga lehenengo posizioan, 16 minutu eta 27 segundotan. Geroago sartu ziren Aida Males eta Dylan (19:10) eta Sara Aguirre Cloe-rekin (19:51).

 

Beste kategorietako garaileak:

 

• Gizonezko beteranoen 1. maila: Felipe Larrazabal eta Txispi

 

• Emakumezko beteranoen 1. maila: Helena Delgado eta Max 

 

• Gizonezko beteranoen 2. maila: Pedro Carreta eta Zeus

 

• Gizonezko juniorrak: Jurgi Etxabe eta Trier

 

• Emakumezko juniorrak: Mencía Díaz de Cerio eta Blas

 

Proba nagusia lehiatua izan eta gero, txikien txanda izan zen. Hauek korrika egin zuten herriko kaleetatik markatutako 400 metroko ibilbidean eta batzuek gurasoen laguntza izan zuten. Helmugaraino iritsi eta gero, guztiek domina bat izan zuten. 

 

Nafarroako Txakurkros Txapelketari bi proba falta zaizkio: Azagran otsailaren 16an izango dena, eta Aiegin martxoaren 22an lehiatuko dena.

 

Sailkapen osoak ikus ditzakezu erantsitako dokumentuan.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados