DEPORTES DE INVIERNO Hace 6 años

Izotz Gaineko Irristaketa Artistiko 1. Nafarroako Txapelketa

Izotz Gaineko Irristaketa Artistiko 1. Nafarroako Txapelketa

Nafarroako Neguko Kirolen Federazioak antolatutako Izotz Gaineko Irristaketa Artistiko 1. Nafarroako Txapelketa datorren ostiralean Uharteko Izotz Jauregian izango da.

 

Torneo honek bi kategoria izango ditu: Nazionala eta Erregional A. Lehenengoan, 1. urteko eta bigarren urteko Juniorrak, Advance Novice-koak eta Intermediate Novice-koak arituko dira. Erregionalean, Junior/Senior, Kadete eta Haur mailakoak.

 

Txapelketa hau Ipar Ligako 1. Fasearekin batera lehiatuko da. Bertan 5 taldek parte hartuko dute Uharte Izotz Klubarekin batera: Anoeta eta Txuri Berri gipuzkoarrak; Bipolo gasteiztarra, Errioxa eta Jaca aragoiarra.

 

Lehiaketa 08:00etatik 16:30era gauzatuko da, sarrera doakoa da eta sari-banaketa 17:00etan ospatuko da.

 

Informazio gehiago erantsitako dokumentuan.


📄 Documentos relacionados