DEPORTES DE INVIERNO Hace 6 años

Irati Cuadradok paper ona egin zuen Eslovenian izandako Europako Kopako proban

Irati Cuadradok paper ona egin zuen Eslovenian izandako Europako Kopako proban

Europako Iraupen Eskiko Kopako proba izan zen joandako abenduaren 7an eta 8an Esloveniako Pokljuka herrian. Bertan, Irati Cuadradok lehiakatu zuen Espainiako Selekzioarekin.

 

Irrintzi Skiko eskiatzaileak lan ona egin zuen bai Sprint modalitatean, bai 5 kilometroko Estilo Librekoan. Burlatarrak 30. posizioan amaitu zuen irabazi zuen Amelie Hofmann alemaniarratik minutu bat eta hogeita hamalau segundora.

 

Larunbatean izandako Sprint lasterketan, Cuadradok lehenengo kanporaketa gainditu zuen final-laurdenetarako sailkatuz. Txanda horretan hiru kide italiarraren eta austriar baten kontra lehiatu behar izan zuen: "Lehia handiko lasterketa izan zen azken aldapara iritsi arte elkarrekin genbilelako. Handik italiarrek erritmoa igo zuten, saiatu nintzen haiekin mantentzen baina, azkenik, joan zitzaizkidan. Gutxienez, austriarra atzean utzi genuen", kontatzen zigun nafarrak. 


Sentsazio onekin aurpegiratu zuen estilo libreko 5 kilometroko proba. Ibilbideak 2,5 kilometroko 2 buelta izan zituen. "Aldapa erraldoi asko zituenez, ongi moldatu nintzen eta indarrak zaindu nituen lehenengo bueltako denbora ezagutu arte. Horrela, bigarrenean dena eman nuen", dio Iratik.

 

Iruñera itzuli eta atseden txikia izan eta gero, Cuadrado entrenamenduetara itzuli da asteburu honetan Frantziako Alpeetako Arvieux herrira bidaiatuko duelako FIS (Eski Federazio Internazionala) kategoriako lehiaketa batean aritzeko.

 

Jarraian, hilaren 19tik 21era Europako Kopan berriro borrokatuko du, hain zuzen ere, Saint Ulrich tiroldar herrian (Austria) izango den proban.