Espainiako Lur Gaineko Mushing Txapelketa lehiatua izan zen joandako asteburuan Ourenseko Boborás herrian. Bertan, 12 kirolari nafarrek parte hartu zuten lan bikaina eginez. Izan ere, horietariko 4 igo zen podiumera, bat lehenengo posizioan, bi bigarrenean eta beste bat hirugarrenean.
Francisco Javier Alemannok (Mushing Dog) dastatu zuen garaipenaren zaporea sei txakurren modalitatean. Musher nafarrari 24 minutu eta 14 segundo kostatu zitzaion bi txandako proba egitea. Bigarrena izan zen Olvegako Jorge Garcia baino 14 segundo azkarrago. Euskadiko Juan Antonio Azpillaga, hirugarren izan zen.
David Neirak (Breedma Mushing) eta Nahiara Alemannok (Mushing Dog) tapeldunordeak izan ziren. Soilik Compostelako Julia Salvado Nahiara baino azkarragoa izan zen juniorren zakur bat eta scooterren modalitatean.
David Neirak bere partez, beteranoen txakur kros proban lehiatu zuen 27 minutuko eta segundo bateko marka eginez. Sergio Rodriguez madrildarra, minutu bat luze azkarragoa izan zen.
Sarah Ugartek brontzezko domina ekarri zuen etxera senior kategoriako txakur kros lasterketan. Bredma taldeko kidea Pontevedrako Monica Touriño txapeldunaren (Munduko txapeldun ohia) eta Olga Alvarez bartzelonarraren atzean iritsi zen helmugara.
Probako argazkiak ikus ditzakezu beheko estekaren bidez eta sailkapenak erantsitako dokumentuan.
https://photos.app.goo.gl/vcjrakZteECsQMro7