DEPORTES DE INVIERNO Hace 6 años

Nafar estreinaldia Espainiako Izotz-Irristaketa Artistiko Txapelketan

Nafar estreinaldia Espainiako Izotz-Irristaketa Artistiko Txapelketan

Espainiako Izotz Gaineko Irristaketa Artistiko Txapelketa lehiatua izango da abenduaren 13tik 15era Donostiako Txuri Urdin Kiroldegian eta lehendabiziko aldiz, hiru nafarrek gure lurraldeko federazioa ordezkatuko dute. Hain zuzen ere, Uharte Izotz Klubako kideak Amaia Bernal, Maria Escrichs eta Marina Potoc estreinaldirako prest daude.

 

Nafarroako Neguko Kirolen Federazioko presidente Pedro Sanz Arriazuk entitatearen poztasuna aitortu du: “ Aurrera pauso bat da izotz diziplina federazioko gazteena izan arren, azkar hezten ari delako eta txapelketa honek indartuko du".

 

Marina Potoc-ek taldekide guztien emozioa azpimarratu du: “Nobedade super polita da. Lehendabiziko aldiz ezkutu nafarra defendatuko dugu ilusio handiz eta espero dugu Nafarroa ordezkatzea taldekide gehiagorekin etorkizunean".

 

Irristatzaile nafarrak estreinatuko dira ostiral honetan bi kategoriatan: Advanced Novice eta Junior. Azken honetan arituko da gure ordezkarien artean esperientzia handiena duen Amaia Bernalek eta lasai dago: "Ezin ditut besteen emanaldiak kontrolatu. Beraz, nire lana ongi egiten kontzentratuko naiz ariketa ahalik eta ondoen ateratzeko. Helburua da izotz gainean disfrutatzea”.

 

Beste bi irristatzaileek Advanced Novice kategorian parte hartuko dute. Bertan 10 eta 15 urte bitarteko kirolariak arituko dira. Maria Escrichsen bigarren esperientzia da iaz Logroñon izandako txapelketan borrokatu baitzuen. Uhartearrak espero du estreinaldi hori hobetzea: "Ez zitzaidan ongi atera eta lagunduko dit aurtengoan. Nire helburua da ahalik eta goien geratzea. Modu berean, badakit ariketa polita eginez gero, harro amaituko dudala"

 

Marina Potoc-en kasuan, bere estreinaldia izango da. Hala ere, ez dago izututa: "Ez nago urduriegi baina lehiaketaren egunera arte ez dakit nola egongo naizen. Ez diot nire buruari presioa sartu nahi sailkapenarengatik. Ongi egitea eta disfrutatzea nahikoa izango da"

 

Pedro Sanzek ezingo dio delegazioari lagundu bilera duelako Bartzelonan Espainiako Neguko Kirolen Errege Federazioarekin. “Donostian izotz gaineko diziplinek tradizio handia dutenek gure helburuak haienak baino ezberdinak dira. Gureek saiatu behar dute lehiakatzen baita gozatzen ere bai”.